Bost plan berri proposatu ditu Gazteria Etxearen "egunero plan bat" programak Iruñean
Kultura
2024, abu. 06 - 12:08
Dantza latinoak, K-Pop, arroparen "kustomizazioa", Commercial Dance eta giltzatakoak makramearekin: ikasteko eta dibertitzeko bost arratsalde Gazteriaren Etxean. Proposamen hauek doakoak dira, 19:00etatik 20:30era garatzen dira eta udako "Egunero plan bat" programaren parte dira.