Skip to main content
1200x90 Noticias de Gipuzkoa

Chill Mafiak agur bira martxoaren 28an amaituko du BECen

Kultura

2024, aza. 18 - 18:11
Chill Mafiako kideek taldea desegitearen erabakia orain dela bi hilabete jakinarazi zuten. Horrez gain, ‘Agur eta ohore X Allá va la despedida’ mixtapea atera eta agur esateko bira bat iragarri zuten. Bira horren azken kontzertua Barakaldon, BECeko Cubec! aretoan, egingo dute martxoaren 28an. Itxiera emanaldia 20:30ean hasi eta 06:00etara arte iraungo du eta hainbat artistek hartuko dute parte.

Azaroaren 19an hasiko da sarreren aurre-salmenta, eta 21ean irekiko dute ohiko salmenta. Sarrerak SeeTickets plataforman eskuragarri egongo dira 10:00etatik aurrera, azaroaren 19an zein 21ean. Puñales DJ eta Metrika artistek amaiera ekitaldia zabalduko dute. Ondoren, Chill Mafia eta beste hainbat musikari kontzertuarekin hasiko dira.
Horien artean, Nerve Agent, Hofe x 4:40, Bengo, Euskoprincess, La Txama, Mirua eta Arepas egongo dira. Kontzertuaren ostean, Katza eta Bichos Raros DJak arduratuko dira festa 06:00etara arte luzatzeaz.
Hamaika Telebista