Skip to main content

David Cronenberg zuzendari kanadarrak jaso du Donostia Saria

Kultura

Ane Garitaonandia

2022, ira. 22 - 07:09
David Cronenberg zinemagile kanadarrak Donostia Zinemaldiaren 70. edizioko bigarren Donostia Saria jaso du. Filmak egiten jarraituko duela agindu du, eta zinemaren krimena "inoiz baino beharrezkoagoa" dela.

David Cronenbergek (Toronto, Kanada, 1943) gaixotasuna, indarkeria, sexua, gorputza, esperimentazio zientifikoa eta halako gaien inguruan eratu du bere filmografia; izan ere, esperimentazio zientifikoak oso presentzia handia du Shivers (1975), Rabid (1977) eta The Brood (1979) filmetan.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista