Dazz Jazz jaialdiak 5 kontzertu eskainiko ditu urriak 18a eta 22a bitartean
Kultura
2023, urr. 18 - 09:10
Jaialdiaren VIII. edizioak nazioarteko ospea duten 5 jazz artista ekarriko ditu Gasteizera. Urriaren 18an, asteazkenean, Joyce Elaine Yuille eta Elio Coppola Trio-ren kontzertuarekin hasiko da jaialdia. Hurrengo egunetan, Tony Tixier Trio, Francesco Ciniglio Play “Nebula” eta Antonio Lizana Quintet taldeen kontzertuak izango ditugu. Jaialdia urriaren 22an bukatuko da, Pablo Martin Caminero Quintet taldearen kontzertuarekin. Kontzertu guztiak Vital Fundazioa Kulturunean izango dira, arratsaldeko 20etan. Sarrerak musikaze.net webgunean daude eskuragarri.