Dena taldea: 'Zertzelada berriak ditu 'Zure mugadun hutsune' diskoak'
Kultura
2022, abe. 08 - 11:12
Ondarroako musika talde gazte bat da Dena. Xabat Ituartek (bateria), Unai Aretxabaletak (baxua) eta Beñat Eizagirrek (gitarra eta ahotsa) osatzen dute taldea. 2020an kaleratu zuten lehen albuma, 'Ezer sentitzeko'. Orain, 'Zure mugadun hutsune' diskoa kaleratu berri dute, Bonberenea ekintzak zigilupean.