Skip to main content

Donostiako 70. Zinemaldia 'normaltasun osoz', beste behin distira egiteko prest

Kultura

2022, ira. 16 - 08:09

Denera, 220 film eta 631 emanaldi izango dira.  Alberto Rodriguez zinemagile espainiarraren Modelo 77 filmarekin hasiko dira, Sail Ofizialeko emanaldiak, eta Neil Jordan zuzendari irlandarraren Marlowe lanarekin amaitu.
Urrezko Maskorra eskuratzeko hautagaien artean, hamazazpi film izango dira, tartean bi euskal ekoizpen: Mikel Gurrearen 'Suro' eta Fernando Francoren 'La consagración de la primavera'.

Guztira, Euskal Herrian ekoitzitako hamahiru film luze eta lau film labur bildu ditu aurten festibalak bere egitarauan. Perlak sailak hamazazpi lan erakutsiko ditu aurten.
Bi Donostia sari emango ditu aurten jaialdiak: Juliette Binoche aktore frantziarrari eta David Cronenberg zinemagile, gidoigile eta antzezle kanadarrari.

Hamaika Telebista