Skip to main content

Donostiako Musika Hamabostaldiak antzinako soinuak berreskuratuko ditu

Kultura

2024, abu. 28 - 11:08
Abraham Cupeiro musikariak antzinakoak edo galdutzat jo diren instrumentuak berreskuratzen ditu. Horiekin, doinu eta erabilera berriak garatzen ditu eta bere ekarpena Donostiako Musika Hamabostaldira aurkeztu du. Auros izeneko antzinako musika tresna berregin du Cupeirok, astearte honetan Kursaalean eman duen kontzerturako.Ensemble Musika Praktika laukoteaz lagunduta, instrumentua jendaurrean jo zen lehenengo aldia izan da.

Abuztuaren 29an jaialdia Arantzazuko Santutegira itzuliko da. Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Agus Barandiaran eta Kamerata Oiassoko izango dituzte lagun emanaldian.