Skip to main content

Durangoko Azokan erakusmahaia jartzeko izen-ematea martxan da

Kultura

2024, ira. 04 - 15:09
Durangoko Azokaren 59. edizioa abenduaren 5etik 8ra bitartean ospatuko da. Salmahaia jarri nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe eta elkarteek zabalik dute jada izena emateko epea. Durangoko Azokaren webguneko "Erakusketaria" atalean egin beharko dute eskaria. Irailaren 30era arteko epea egongo da inskripziorako.

“Durangaldeko argitalpenak” stand-a jarriko dute Durangaldeko sortzaileei ikusgarritasuna emateko. Erakusmahaian doako partehartzea izango dute hurrengo baldintzak betetzen dituzten ekoizleek: Alde batetik, aurkeztutako produktuak Durangaldeko gaiei buruzkoak izatea, hizkuntza edozein dela. Bestetik,  helbide fiskala Durangaldeko udalerriren batean izatea. Azkenik, salmentarako produktuak esandako leku eta epean aurkeztu beharko dira. Saltzen denaren %100 sortzailearentzat izango da. Partehartze eskaria online egin behar da Durangoko Azokako webgunean erregistratuta.