Egoera konpontzeko deia zabaldu dute GKS, Etxebizitza Sindikatuak eta Luberrik
Kultura
Mikel Lopez de Ciordia
2024, eka. 13 - 13:06
Bilboko konpartsekin eta Gasteizko txosnekin dagoen egoerari irtenbidea emateko elkarrizketarako deia zabaldu dute GKSk, Etxebizitza Sindikatuak eta Luberri konpartsak. Espazio hauetan parte hartzeko aukera ukatu zaie azken urteetan eragile hauei. Orain, elkarlanerako oinarriak jarri nahi dituztela baieztatu dute. Azaldu dutenez, begi onez ikusten dute Gasteizko txosna batzordeak urrian gaia berrikusteko borondatea erakutsi izana. Hori bai, lau urtez luzatzen ari den egoera izanda, uda baino lehen aurrerapausoak ematea posible dela baieztatu dute.

















