'Egunkaria. Gizarte zibilaren arrakasta' liburua aurkeztu dute
Kultura
Iker Aginaga
2021, aza. 16 - 11:11
Euskaldunon Egunkarian bizitakoak liburu batean jaso zituen Joan Mari Torrealdai kazetako lehendakariak zendu aurretik. Liburu hori eman dute argitara orain, bere ametsa zena betez, Joan Mari Larrartek burutu du prozesua Torrealdai familiaren laguntzaz eta aurkezpena egin dute gaur Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean.