EHZ musika jaialdiari buruzko azterlan batek irabazi du Joan Mari Torrealdai beka
Kultura
2024, abe. 18 - 19:12
'EHZ 1996-2026. Herri bat zuzenean' du izena ikerketak. 14.000 euro jasoko dituzte proiektua aurrera eramateko eta 18 hilabete izango dituzte lana bukatzeko. Euskal musikaren bilakaera aztertuko du lanak.
Irabazleek adierazi dutenez, euskal musikaren “ekosistema” ikertuko dute, sortzaileen zein zaleen aldetik. Ikerketaren baitan, hainbat sormen proiektu egingo dituzte kulturgune eta ikastetxeetan erakusteko. Beka 2022an antolatu zuten lehen aldiz Usurbilgo Udalak eta Jakin fundazioak. Torrealdaik ikertutako alorrak aztertzen jarraitzera bultzatu nahi dute antolatzaileek. Lehen deialdian, 'Artxibo Biluziak' lanak jaso zuen beka.
Bigarren deialdia 2024ko maiatzean ireki eta lanak bidaltzeko epea urriaren 21ean itxi zuten.
'Euskal kultura azterketa gaur' izan da aurtengo gaia. Partaideek Torrealdaik egindako liburugintzako ikerketa oinarri hartu behar zuten. Ikerketa hori berritu edo beste esparruetara egokitu ahal zuten, adibidez.