Skip to main content

Elisa Ruedak emango du 2024ko Gasteizko jaietako pregoia

Kultura

2024, eka. 04 - 12:06
Elisa Rueda izango da Gasteizko jaietako pregoilaria. ‘Poetak maiatzean’ jaialdiaren sortzaileak iragarriko ditu 2024ko Andra Mari Zuriaren festak. Diskurtsoa pentsatzen hasi da dagoeneko: festari, gizarteari eta, nola ez, poesiari buruzko hausnarketa egingo du. Andra Mari Zuriaren jaiak iragartzeko arduraduna izango da, abuztuaren 2an Gasteizko Plaza Berrian egingo den ekitaldian. Bere deiarekin 6 egun luzatuko diren jaiei ongi etorria emango die, Gasteizko kaleetara poza, giro ona eta elkartasuna ekarriz.
Hamaika Telebista