Eskulturan zentratuko da Tabakalera 2024an zehar
Kultura
2024, urt. 25 - 08:01
777.000 bisitari bildu zituen Tabakalerak iaz, 2022an baino 80 mila bisita gehiago. Hazkunde nabarmen horrek zentroak lehen mailako kultura-erreferente gisa duen posizioa sendotu du. Bide beretik jarraitu asmoz, 2024an erakusketa-programak eskulturari erreparatuko dio, Eduardo Chillida eta Néstor Basterretxearen mendeurrenean. Erakusketa-areto nagusiak hiru mostra hartuko ditu urtean zehar, gaur egungo arte eskultorikoaren alderdi paregabeak aztertuko dituztenak.