Estibaliz Urresola laudioarra Urrezko Hartza eskuratzeko lehian sartu da
Kultura
2023, urt. 24 - 04:01
Berlinaleko Sail Ofizialean aurkeztuko du bere lehen film luzea: '20.000 especies de abejas'. Otsailaren 16tik 26ra egingo dute Berlingo 73. Zinemaldia. Iaz, Cannesko Kritikaren Astean estreinatu zuen ‘Cuerdas’ film laburra Estibaliz Urresolak. Eta aurtengo otsailaren 11n, Goya sarietan izango da Urresola, fikziozko film labur onenaren kategorian lehiatuko da laudioarra.
Filmaren bidez Luciaren istorioa kontatzen digu zinemagile laudioarrak. Neska transexuala da Lucia, baina bere ikaskideek oraindik ere bere aurreko izenaz deitzen diote, Aitor. Giro horretatik ihes egiteko beharra sentituko du neskatoak eta uda iristearekin egingo du amets.