Estreinaldiak eta sariak Gasteizko FesTVal telebista jaialdiaren XVI. edizioan
Kultura
Iritsi da Gasteizko FesTVal jaialdiaren XVI. edizioaren amaiera. Irailaren 2tik 8ra ospatu den telebista jaialdiak Gasteiz telebistaren munduan erreferente bihurtzeko helburua dauka. 'Regreso a las Sabinas', 'Alaska Revelada', 'La Abogada', 'Pekin Express' eta 'Vaya Semanita' saioaren itzulera izan dira, beste askoren artean, aurten aurkeztu diren telebista programa berriak.
Jaialdiaren amaiera emateko Ramón García, Roberto Leal eta Carlos Franganillo aurkezleen eta Carlos Latre umoristaren ibilbideak saritu dituzte bukaera ekitaldian. Errekonozimendua eman zaie telebistako hainbat pertsona garrantzitsuri ere; haien artean Masterchef eta Maestros de la Costura bezalako formatuen abiarazle den Macarena Reyri, Carlos Martinez kazetariari eta Irene Escolar aktoresari.
Hainbat telebista saio ere saritu dira ekitaldian, hauen artean, Iker Jimenez gasteiztarraren ‘Cuarto Milenio’ eta Joseba Argiñanoren ‘Sukalerria’ sukaldaritza saioa.