Skip to main content

ETS taldeak sarrerak eskuratzeko "azken aukera bat datorrela" esan du

Kultura

2024, abu. 22 - 14:08

ETS taldeak 20. urteurrena ospatzeko ekitaldia antolatu zuen 2025ko martxoaren 22rako Barakaldako BEC aretoan. Salmentan jarritako 15.000 sarrerak momentuan amaitu zirela ikusita, bigarren ekitaldi bat programatu zuten aurreko egunerako. Sarrerak aurrekoan bezain azkar amaitu ziren eta Arabar Errioxako taldeak martxoak 15an hirugarren ekitaldi bat egingo du.

Hiru egunetako sarrera guztiak salduta daude dagoeneko, eta gaur egun ez dago eskuratzeko aukerarik. Guztira 45.000 sarrera izan dira ETSk aparteko emanaldi hauetarako saldu dituenak. Nolanahi ere, oraindik sarrera ez dutenentzako itxaropen izpi bat azaldu du taldeak bere webgunean. “Azken aukera bat egongo dela” adierazi dute. Oraindik ikusteko dago taldeak prestatuta daukan sorpresa berria.