Skip to main content

‘Etxera’ abestiaren bideoklipa atera du Des-kontrol taldeak

Kultura

Oihane Alonso

2022, abu. 30 - 10:08
Arrasateko taldearen single berria da, Youtube plataforman argitaratu zuen pasa den hilabetean. Nahasketak Haritz Harreguyk sortu ditu, Antonio J. Morenok masterizatu du eta hitzak Peru Aranbururenak dira.
Ikus-entzunezko pieza honetan, taldearen lagun askok hartu dute parte; Xagu eta Tronpi (Iheskide), Asier Sala, Fermin Muguruza eta Garazi Barrena, besteak beste. Kolaborazio horiez gain, Asier Elgezuak, Velaskok, Leirek eta Arrasateko asteartetako enkarteladako kideek hartu dute parte.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista