Skip to main content

Euskadiko Orkestraren ‘Musika Familian’ zikloa Donostian eta Gasteizen izango da asteburuan

Kultura

Mikel Lopez de Ciordia

2024, urt. 22 - 14:01

Euskadiko Orkestrak familientzat sortutako ‘Pantomima’ eta ‘Misterioa’ ekoizpen propioak Donostian eta Gasteizen eskainiko ditu ‘Musika Familian’ zikloaren baitan. Lehenengo kontzertua, ‘Pantomima’, urtarrilaren 27an, larunbatean, izango da Donostiako Orkestraren egoitzan. Gasteizen urtarrilaren 28an, igandean, izango da, Garcia Lorca antzokian. Sarrerak Euskadiko Orkestraren webgunean eskura daitezke.

Bigarren kontzertua, ‘Misterioa’ programaren baitan, apirilean izango da; 13an Donostiako Kursaalean eta 14an Gasteizko Principal Antzokian.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista