Euskal Herria Zuzenean (EHZ) uztailaren 1etik 3ra ospatuko da
Kultura
2022, mar. 01 - 14:03
26. edizioa Irisarrira (Nafarroa Beherea) itzuliko da. Hurrengo asteetan xehetasun gehiago iragarriko dituzte festibalaren antolatzaileek. 2021ean testuinguru berezian ospatu zen EHZ, txertatuta egotea edo test negatibo bat izatea nahitaezkoa zen; hala ere, antolatzaileek diotenez, arrakastatsua izan zen eta aurten errepikatu nahi dute. Aurrez, martxoaren 26an, Biarritzen 'EHZ Udaberria' egingo dute.