Euskal Herriko hainbat artista eta ekoizpen lehiatuko dira arte eszenikoen Max sarietan
Kultura
2023, urt. 26 - 04:01
Apirilaren 17an Falla Antzoki Handiak (Cadiz) hartuko du Max sarien 24. Edizioa. Asteazken honetan jakinarazi dira lehen fasean hautatutakoak.
Arriaga Antzokiko ekoizpenak “Erresuma/Kingdom/Reino”, adibidez, hiru Max saritarako hautagaia da, eta antzezlaneko bi aktorek Aktore Onenaren saria jasotzeko aukera dute: Jose Maria Pouk eta Eneko Sagardoyk.
Hika Teatroaren “La Tarara” ekoizpenak Arriaga Antzokia du ikuskizunaren koproduktore, eta zazpi hautagaitza ditu. Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta "Sexberdinak" lanagatik daude izendatuta. Ane Pikaza emakumezko aktore onenaren sarirako hautagaia da, "Yerma" lanarekin.