Euskal Jaien baitan, azoka egun berezia da Ordizian
Kultura
2022, ira. 07 - 10:09
Euskal Jaien baitan, azoka egun berezia da Ordizian. Latxa ardiaren edo Karrantzakoaren esne gordinez egindako gaztaren Ordiziako 49. Lehiaketa ere ospatu da. Guztira, 48 izan dira aurten lehian.
Gazta lehiaketaren txapeldunaren izena ezagututa, enkantea egingo dute. Aldi berean, barazki, fruta eta perretxiko erakusketa eta salmenta postuak izan dira Joxe Migel Barandiaran enparantzan. Produktu hauen lehiaketa berreskuratuko da aurten. Era berean, euskal oiloaren lehiaketa ere itzuliko da. Garagartza plazan berriz, Gipuzkoako piriniar arrazako behien lehiaketa egin da. Herrialdeko abeltzainek bertako piriniar arrazako ganadua jarri dute erakusgai.