Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera ekartzea aldarrikatu dute 40 Minutu Rocken
Kultura
Milaka lagun batu ziren larunbatean Durangon 40 Minutu Rock elkartasun jaialdian, euskal preso, iheslari eta deportatuak etxean nahi dituztela aldarrikatzeko. Bederatzigarren edizio honen balorazio positiboa egin dute antolatzaileek eta bertaratutako jendeari
eskerrak eman nahi izan diote elkartasuna jai giroan ere adieraz daitekeela erakutsi izanagatik.
Bertaratutako lagunek askotariko musika eskaintzaz gozatzeko aukera izan zuten. Sukena talde oñatiarrak eman zion hasiera jaialdiari, eta bere atzetik Maruxa taldea, Nakar, Anestesia, Kaleko Urdangak, Sune eta Dupla jarraitu zuten.
Ekitaldian gogora ekarri zituzten presoak, etxetik ihes egin behar izan dutenak, igarotako une ilunak eta egungo egoeraren berri emateko aprobetxatu zuten, helburu nagusiak ez daudela beteta eta aurretik bidea geratzen dela jakinarazteko.
Hamargarren edizioari begira jarri aurretik, antolatzaileek gogorarazi nahi izan dute herriak eguneroko lanetik eta borrokatik egin behar duela bidea.