Skip to main content

Euskal zinemak zortzi sari lortu ditu Goya sarien 38. edizioan

Kultura

Hiru Goya sari jaso ditu '20.000 especies de abejas' filmak. Pelikulan parte hartu duten guztiei eskerrak eman eta Gazako genozidioa salatu du Urresolak. Bestalde, bi sari jaso ditu 'Robot dreams' pelikulak, animaziozko film onena eta gidoi egokitu onena; bana 'Cerrar los ojos'ek, 'To bird or not to bird'ek eta 'O corno' filmek.