Euskarazko Literaturako Euskadi Saria jaso du Jon Gerediagak
Kultura
2024, urr. 09 - 20:10
Asteazken honetan, Bilbon, Euskadi Literatura sariak banatu dira Bidebarrieta liburutegian. 'Zeru-lurren liburua' poesia liburuagatik Jon Gerediagak Euskarazko Literaturako Euskadi Saria jaso du.
Egilearen zazpigarren poesia liburuak natura, gizakia eta bi elementu horien arteko harremana izan du ardatz. Epaimahaiak adierazi duenez, liburua “naturaren behaketatik abiatzen den hausnarketa poetikoa da”. Bestalde, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura saria Harkaitz Canok irabazi du. 'Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez' liburu ilustratuarekin lortu du saria. Bere laugarren Euskadi Literatura saria izan da hau. “Mundua pitzatuta badago ere, kontakizun hau bakortasunerako gonbite bat dela esan genezake”, adierazi du epaimahaiak. Azkenik, Literatur Lanaren Ilustrazioa saria David de las Herasentzat izan da 'Campos de Castilla' lanarengatik. “Maisuki erabili ditu teknika eta forma guztiak, ilustrazioa poesia bihurtuz”, azpimarratu du epaimahaiak.