Skip to main content

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko dokumentu-ondarea zabaldu du, Balenciagaren hainbat marrazki eta dokumenturekin

Kultura

2023, urt. 23 - 15:01

Funtsak 8.362 dokumentu ditu guztira, gehienak 13x21cm-koak eta egoera onean daudenak. Dokumentazioa jada Euskadiko Artxibo Historikoan dago eta, aurrerago, Getariako Cristobal Balenciaga Museora eramango da.

Euskadiko Artxibo Historikoak, Cristobal Balenciaga Museoarekin lankidetzan, funtsaren gainean egingo dituen hurrengo urratsak museoaren prebentziozko kontserbazioarekin eta inbentarioa egitearekin lotuta daude. Horretarako, material guztia digitalizatu egin beharko da, eta papera kontserbatzeko euskarri egokietan gorde beharko da.

Bozeto bat bera ere ez dago egiletza norena den zehazteko moduan sinatuta, baina egindako azterketen arabera, bildumaren % 18an Cristóbal Balenciagak eskuz egindako oharrak eta marrazkiak aurki daitezke.

Hamaika Telebista