Skip to main content

Ez galdu irailaren 23an 'Black is Beltza II: Ainhoa' filma ikusteko sarrerak lortzeko azken aukera!

Kultura

2022, abu. 30 - 10:08

Irailaren 23an Fermin Muguruzak Donostiako belodromoan egingo den emanaldi berezi batean aurkeztuko du 'Black is Beltza II: Ainhoa', zinemaldiko 70. edizioan. Lehen parteak Zinemira saila itxi zuen 2018an eta aurrekoa bezala, animaziozko filma da berria. 80ko hamarkadara buelta eginez, Ainhoa, Manex eta Amandaren alaba, du filmak protagonista.

Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia) Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, iniziazio-bidaia bati ekiten dio Euskal Herrira abiatuz lehenbiziz, Manex aitaren lurraldea ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu.

Josuneren mutilaguna heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, honek erabakiko du Ainhoarekin batera bidaia jarraitzea eta honela murgiltzen dira Libano, Afganistan eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoko sareek trama politikoekin elkartzen diren mundu ilunean barneratuko dira.

Azken sarrerak lortzeko aukera dago zinemaldiko webgune ofizialean!

Hamaika Telebista