Skip to main content

Fermin Muguruzak nazioarteko bira egingo du datorren urtean

Kultura

Xabi Ealo

2024, eka. 21 - 11:06
Mundu mailako bira bati ekingo dio Fermin Muguruzak 2025ean. X sarean paraturiko mezu bidez, beste behin agertokietara bueltatuko zela iragarri zuen Fermin Muguruzak 61 urte bete zituen egunean, joan den apirilaren 20an. Orain, baina, itzulerak are gehixeago iraungo duela iragarri du Muguruzak, eta zabalduko dela mugaz bestaldera ere: nazioarteko bira egingo du 2025ean, hemezortzi kontzertuk osatua.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista