Folklore Bizian jaialdia hasi da Galdakaon
Kultura
2024, uzt. 17 - 17:07
Folklore Bizian jaialdiaren 37. edizioa Galdakaon hasi zen asteartean. Andra Mari Taldeak antolatutako ekitaldi kulturala uztailak 22 arte luzatuko da. Usansolon, Sopelan, Areatzan eta Arrigorriagan ere izango da jaialdia. Tanzaniako Lumumba eta Boliviako Manuel Acosta taldeen dantzak eta musika egongo dira ikusgai. Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak eta Usansoloko Oinarin Dantza Taldeak parte hartuko dute.