Gasteiz Antzokia martxan jartzeko akordioa itxi dute Lazarraga Kultur Elkarteak eta Udalak
Kultura
2024, eka. 11 - 12:06
Azken hilabetetan luzatu den gatazkari irtenbidea eman diote aldeek. Udalak aurreko urtean emandako diru-laguntzaren zati bat itzultzeko eskatu dio Lazarraga elkarteari. 112.000 euro inguru dira, egin izan ziren lanengatik. Hori epeka itzultzea adostu dute orain, 2.000 euro hilean, bost urtez. Hitzarmen berria sinatu dute orain, eta 2024rako 235.000 euroko diru-laguntza aurreikusi du. Jarduerak programatzen hasterakoan, aurrekoan gertatutako egoera ez errepikatzea espero dute. Jarduerak, izan ere, hemendik gutxira hasiko dira.