Skip to main content

Gasteiz Antzokiaren proiektua arriskuan jartzen ari dela adierazi du Lazarraga Kultur Elkarteak

Kultura

2024, api. 19 - 14:04
Gasteizeko Udalak, emandako dirulaguntzatik 112817€ eskatzen dizkio bueltan Lazarraga Kultur Elkarteari. Gasteiz antzokiaren kudeaketako arduradun den elkarteak adierazi duenez, proiektua aurrera eramaten gastatu ez zituzten 50487€ itzultzea proposatu zuten aurkeztutako zuriketan. Udalak, ordea, bikoitza baino gehiago erreklamatzen dizkio. Lazarraga Kultur Elkarteak jakinarazi du gastu guztien berri izan dela Udala momenturo eta aurrekontuan jasota zegoena baino 129.763€ gutxiago. Gainera, Udalaren kulturgunea ez irekitzeko erabakiak, 79276€ko galerak suposatu dizkiela adierazi dute.Udalak eskatutako diru itzulketak, proiektuaren bideragarritasuna eta etorkizuna kolokan jartzearen kezka adierazi du Lazarraga Kultur elkarteak. “Elkartea eta proiektua, Udalak gaizki bideratutako kudeaketagatik kaltetuak” izan direla salatu dute eta proiektua aurrera eramateko beharrezkoa dela “udalbatzak berak sortu duen arazoa konpontzea”.
Hamaika Telebista