Skip to main content

Gasteizen, jaio zen hiri berean behin betiko agur esan du Hertzainak taldeak

Kultura

2023, urt. 09 - 08:01
‘Azkena gure alde’ lelopean, emanaldi oso bereziekin oholtzara igo dira berriz 'Gari', Josu Zabala eta 'Txanpi' behin betiko agurra emateko. 40 urte baino gehiagoan zehar bere historiaren parte izan diren lagun, ondorengo eta jarraitzaileez inguraturik esan dute agur betiko, 'Azkena Gure Alde' izeneko birarekin.

Eskaini dituzten hiru kontzertuetan, guztira, 50.000 lagun inguru batu ditu taldeak.
Hamaika Telebista