Skip to main content

Gasteizko dendak agertoki bihurtuko dira ‘150 gr.’ jaialdiarekin

Kultura

2024, api. 09 - 11:04
Gasteizko dendak agertoki bilakatuko ditu beste behin ere ‘150 gramo’ antzerki eta dantza jaialdiak. 10 eta 30 minutu bitarteko lau antzezlan eta bi dantza pieza eskainiko ditu, apirilaren 16a eta 19a bitartean. Gaikar Kirolak, Omega Center, VSD, Fotograma, Aristipiel Calzados eta Bacomat dendetan izango dira ikuskizunak, hiru alditan bakoitzean. Gasteizko Udalak, El mono habitado eta Pez limbo antzerki konpainiekin batera sustatutako jaialdiak kultur esperientzia guztiz originala eskainiko du, hiriko merkataritza dinamizatzearekin batera.
Hamaika Telebista