Skip to main content

Gasteizko Batailaren Monumentuaren egungo egoera zein den jakiteko azterketa zientifikoa hasi dute

Kultura

2024, abu. 20 - 11:08

Astelehen honetan hasi da Andra Maria Zuriaren plazan dagoen Gasteizko Guduaren monumentuaren egungo kontserbazio egoeraren aztertze lana. Datozen egunetan, teknikariek lehen probak egingo dituzte eta laginak bilduko dituzte, monumentuaren egungo baldintzak ebaluatzeko. Azterketa abuztuaren 23ra arte luzatuko da. 18.030 euroko kostua izango du, eta Petra enpresa arduratuko da hori egiteaz. Azterlanaren helburua monumentuaren kontserbazio-egoera eta kaltearen arrazoiak identifikatzea da. Udalak jakinarazi duenez, azterlan hori "monumentuaren kontserbazio eta zaharberritze zientifiko integralerako proposamen bat egiteko tresna izango da".

Kontserbazio egoera aztertu ondoren, etorkizunean monumentua zaharberritzeko plan bat egiteko askoa dauka Gasteizko Udalak.

Prozesua hainbat fasetan banatzen da. Lehenengoan, honezkero martxan dagoena, teknikariek laginak hartu eta aztertu egiten dituzte Andre Maria Zuriaren plazan. Gero, lagin horiek Petra enpresaren laborategian aztertuko dira sakonean. Urte hasieran, Gasteizko Guduaren Monumentua Hispania Nostrako Zerrenda Gorrian sartu zen seigarren ondare-elementu arabarra zelarik. Horrela, elementu historikoen kontserbazioa zaintzen duen elkarteak monumentu hori zaharberritzeko eskaria egin zion Gasteizko Udalari.