Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak ateak irekiko ditu
Kultura
2024, uzt. 18 - 13:07
Gaur mustuko dute Gasteizko Euskararen Etxean bilakatuko den Izaskun Arrue Kulturgunea. Urtebete baino gehiagoko atzerapena eta kudeaketaren inguruko gatazkak atzean utzita, Gasteiz Antzokiak ateak irekiko ditu. Hurrengo hilabetetan zehar kulturgunean dagoen taberna martxan jarriko dute. Eta aurrera begira, kontzertuak, antzerkiak, tailerrak edota erakusketak hartuko ditu, euskara eta honen erabilera sustatzeko helburuarekin.