Gauerdian lehertuko da festa Donostian eta Azpeitian
Kultura
2024, urt. 19 - 12:01
Gauerdian hasiko da San Sebastian Eguna Donostian eta Azpeitian, eta bi herrietan prest dira danborrak eta upelak astintzeko. Gaztelubideren eskutik bandera igo, eta Raimundo Sarriegiren doinuak entzutearekin bat hasiko dira danbor hotsak Gipuzkoako hiriburuan, eta Azpeitian, berriz, 22:00etan hasiko da desfilea Olazko Andre Mariaren plazatik; 00:00etan herriko plazan elkartuko dira guztiak San Sebastian martxa eta danborradako gainontzeko piezak jotzeko. Bihar haurrak izango dira protagonista.