Skip to main content

Getxo Jazz jaialdiaren 46. edizioak ekainaren 28an ekingo dio jazz denboraldiari

Kultura

2023, eka. 22 - 06:06
Uztailaren 2an amaituko den jaialdiak 18 emanaldi hartuko ditu, bai Muxikebarri esparruan, bai Algortako Geltokia plazan. Jazzmeia Horn abeslari gazteak hasiera emango die kontzertuei. Al Di Meola, Dave Holland, Kurt Elling eta Marc Ribot dira beste abeslari nagusietako batzuk, besteak beste.
Getxo Jazzek talde lehiaketa izango du aurten ere. Vincent Meisner Trio, The Ritual, Giulio Ottanelli Quartet eta Jarecki Jazz Octet arituko dira, Europako 12 herrialdetako 45 proposamenen artean aukeratuak.
Hamaika Telebista