Geuretik Sortuak ekimenaren lehen edizioaren 'arrakasta' azpimarratu dute antolatzaileek
Kultura
2022, urr. 06 - 09:10
Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute Udalbiltzak sustatutako Geuretik Sortuak kultur ekimenaren lehen edizioa amaituta. Izan ere, 5.500 ikusle hartu ditu Geuretik Sortuak ekimenaren lehen edizioak. Bost zinemagile, bost antzerki konpainia eta 16 idazle izan ditu protagonista. Horiek euren lana garatzeko aukera izan dute, 39 udalerritan.
Hala, 2022. urtean zehar 130 baino antzerki emanaldi gehiago eskaini dituzte, baita 26 liburu aurkezpen eta beste hainbeste film aurkezpen ere. Izandako arrakasta ikusirik, Udalbiltzak bigarren edizio bati ekingo dio.