Goitiberak, Joselu Anayak, Dupla eta Luz Casal dira astearteko protagonistak Gasteizko jaietan
Kultura
2024, abu. 06 - 12:08
Gasteizko jaietako egun nagusiaren ondoren, goizeko 10:00etan hasi da astearteko jaietako jardunaldia hildako Urrezko Zeledonen omenaldia eginez Santa Isabel hilerrian.Abuztuaren 6ko goizean zehar hainbat ekitaldi daude antolatuta. Hala nola; binakako euskal pilota-txapelketa foru plazan, goitibera jaitsiera San Bizente aldapan, pintxopote solidarioa Probintzia eta Andra Mari Zuriaren plazetan eta umeentzako askotariko ekintzak hiriko erdialdean zehar.Astearteko egitarau kulturala ere musikaz, umorez eta magiaz beteta dago; Eli Zaldua, Manex Agirre, Julio Soto eta Maialen Arzallusen bertso saioarekin Ahiotz plazan, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen umore txokoarekin Prado plazan, Luz Casalen kontzertuarekin Foru Plazan eta Arka plazako Joselu Anayak eskainitako gau jaiarekin besteak beste.Txosnetan, jaietako 4. Eguna izango da. Izan ere, egitaraua pasaden larunbatean hasi zuten. Gaueko 21:00etatik aurrera: Eire, Nøgen, Ithaka, Dupla, DJ Pezón eta Elena Barkerren kontzertuetaz gozatzeko aukera egongo da.