Skip to main content

Gorka Urbizuk 'Hasiera bat' diskoaren aurkezpen bira iragarri du

Kultura

Duela astebete aurkeztu zuen Gorka Urbizuk 'Hasiera bat' diskoa, eta gaur iragarri ditu diskoaren lehen aurkezpen kontzertuak. Otsailaren 23an ekingo dio birari Intxaurrondoko Kultur Etxean, eta Euskal Herrian zein Espainiar Estatuan eskainiko ditu emanaldiak. Sarrerak urtarrilaren 24an, 12:00etik aurrera, eskuratu ahal izango dira www.gorkaurbizu.eus webgunean.

Diskoaren sortze prozesuaz eta diskoa osatzen duten abestien esanahiez, Berri Txarrak utzi ondorenaz eta orain datorrenaz hitz egin dugu Gorka Urbizurekin. Hemen duzue elkarrizketa ikusgai.