Skip to main content

Gotzon Barandiaran: 'Emakume sortzaileek berezkoa duten plaza bermatu nahi du Sormenek'

Kultura

2022, Maiatza 11 - 11:05
Azaroan ospatutakoaren ondotik dator Galadakaoko Sormene jaialdiaren edizio berri bat, maiatzaren 12tik 15era bitartean. Baita hilaren27an ere. Galdakon ospatzen bada ere, bertatik Euskal Herri osoarentzat zuzenduta dago. Euskarazko kulturgintzaren transmisioa ardatz, aurreko edizioetako abiapuntu eta helburu bertsuekin abiatu duzue Udaberriko programazioa. Egitarau zabala eta aberatsa dakar Sormenek, diziplina desberdinekin hornituta; antzerkia, musika, liburuak publiko zabalarentzat eginikoa gazte belaunaldiei begira ere hainbat ekitaldi daude antolatuta. Hezkuntza arautuko eragileekin daukagun harremana estua eta iraunkorra da; emaitzak oso onak dira, ikasle eta irakasleek oso ondo baloratzen dute" adierazi du Gotzonek. Lorea Argarate, Ines Osinaga eta Olatz Salvador 'Mauriziak ez dau inor hil!' ikuskizuna landuko dute ikasleekin. Doinu tradizionalek eta elektronikoek bat egingo dute, plazandreei gorazarrea egiteko. Kultur alorrean lekua nori egin zaion eta nori ez zalantzan jartzeko unea dela ere azpimarratu dute. Sormenek emakume sortzaileen lana erdigunera ekarri nahi du, hain zuzen ere. Emakume sortzaileen lana ezagutarazi, nabarmendu eta zabaldu nahi duela azpimarratu dute Gotzonek, emakume sortzaileek berezko duten plaza bermatu; beraiek dira protagonista.
Hamaika Telebista