Skip to main content

Goxua’n Salsa taldeak Gatiburen ‘Lorak eskeintzen’ abesti ezagunaren bertsio berezia kaleratu du

Kultura

Ane Garitaonandia

2022, urr. 11 - 07:10

Goxua’n Salsa taldeak Gatiburen ‘Lorak eskeintzen’ abesti ezagunaren bertsio berezia kaleratu du. Puerto Ricoko 80ko hamarkadako saltsa erromantikoko doinuekin bertsio pertsonala osatu du taldeak. ‘Lorak eskeintzen’ abestian, Charlie Valencia kolonbiarrak lehen aldiz abestu du abesti oso-osoa euskaraz.

Ekoizpen-lanak Julen Leuza, David Lotero eta Pacho Ocorok egin dituzte, eta Josu Ervitik grabatu du abestia Erviti Estudioan. Abestiarekin batera, Sutxartek egindako lyric video loredun bat ere kaleratu dute

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista