Gure Zirkuak Abadia Saria jaso du
Kultura
2025, eka. 23 - 14:06
Gure zirkuko kideak euskararen biziberritzean eman beharreko jauzian “erreferentzia” direla aitortu du Gipuzkoako Aldundiak. Iker Galartzak sariagatik eskerrak eman eta astero-astero Gure Zirkuko karpa betetzen duten ikusleak izan ditu gogoan, baita etengabe laguntza ematen dieten kolaboratzaileak ere.