Gutun Zuria: “Arteekin elkarrizketan letren inguruan sortzen diren hausnarketak zabaltzea da helburua”
Kultura
Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiak Literaturak arte garaikidearekin duen harremana jorratuko du otsailaren 27tik martxoaren 2ra. Hitza abiapuntu hartuta, solasaldiak eta elkarrizketak izango dira protagonista. Horren barruan, sortzaileez gain, askotariko egileak eta formatuak izango dira. Jaialdiaren hitz egiteko jo dugu Beñat Sarasolarengana.
'Berba dariola' lelopean, aurten ere dozenaka egile eta sortzaile bilduko dira Bilbon. Sarasolak azaldu bezala, askotariko jarduerak antolatu dituzte, hala nola, elkarrizketak, hitzaldi profesionalak edo tailerrak. Arratsaldero, Gutun Zuria topaketa pribatu bat eskaintzen die bertaratutakoei idazketaren artearekin. Alde batetik, Bastida aretoan euskal literaturaren inguruko topaketak egiten dira, eta Auditorioan, berriz, idazle profesionalekin solasaldi zabalak izango dira. Gainera, aurten Gutun Zuria +PRO gehitu dute programaziora. Argitalpenen mundua eta teknologia berrien garapena trukatzeko foroa da, adibidez, adimen artifizialaren erabilera edo banaketa-sistemen berrikuntza teknologikoa.