Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Harrapazank programaren 2024ko gala ospatu da Bilbon

Kultura

2024, eka. 10 - 13:06

Harrapazank gazteentzako euskarazko aisia-programaren XIX. gala ospatu da Bilboko Bilborock kontzertu aretoan. Bilboko Udalak Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean antolatuta, hiriko 10 eta 16 urte bitarteko nerabeei zuzendutako programa da Harrapazank. “Erabaki-hartze baketsua” izan da epaimahaikideen arabera, eta saria irabazi edo ez, parte hartzaile denak irabazleak direla azpimarratu dute. Libe Mendizabali eman diote Junior kategorioako 2. Saria. Senior kategoriako 2. Saria Uxuek jaso du. Junior kategoriako talde irabazlea Alireak izan da, eta Izarrak Eszenan taldea, senior kategoriakoa.

Hamaika Telebista