Hartzeko eta emateko 933 nobedade eta 200 ekitaldi, 59. Durangoko Azokan
Kultura
2024, aza. 20 - 13:11
Gaur aurkeztu dute Azokaren antolatzaileek egitaraua, eta aurreratu dute abenduaren 5etik 8ra 153 erakusketarik 933 nobedade (639 liburu eta 216 musika argitalpen tartean) aurkeztuko dituztela guztira 274 erakusmahaitan, eta 200 ekitaldi izango direla euskal kulturaren plaza handienean.
Durangoko Azokako guneak 10:30etik 20:00etara egongo dira zabalik, eta azken egunean, igandean, 18:00etan itxiko dituzte ateak.