Skip to main content

Hasi da Dantz Festival jaialdiaren zortzigarren edizioa

Kultura

2024, uzt. 17 - 11:07
Musika elektronikoko eta abangoardiako nazioarteko jaialdia zortzigarrenez antolatu dute Dantz proiektuko kideek Donostian, larunbatera bitarte. 'Ametsak' gaia hartu dute ardatz, eta, besteak beste, Xabier Erkiziaren 'Sonhar' kontzertua jaso dute egitarauan. Hitzaldiak eta tailerrak ere izango dira.
Ostiralean, Avalon Emerson, Dekmantel Soundsystem, Dubos, Pional, Courtesy eta Gela artisten musikak hartuko du anfiteatroa, 16:30etik 01:00etara. Larunbatean, Apparat, Palm Trax, Kittin eta LaMia Mari izango dira, besteak beste, Ilunbeko Donostia Arenan, 15:30etik 06:00etara. Egitarau osoa eta artisten inguruko informazioa jaialdiaren webgunean dago eskuragarri.