Skip to main content

Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak 2025eko uztailean emango dio amaiera bideari

Kultura

2024, eka. 11 - 13:06

Hatortxu Rock euskal preso, iheslari eta deportatuei elkartasuna helarazteko jaialdiak agur esango du 2025ean. Antolatzaileek azaldu dutenez, helburu zuten dispertsioaren amaiera lortuta baina haien etxerako bidean egiteke dagoenaz jakitun, erarik onenean eman nahi izan diote amaiera.

Hala, jaialdiaren azken aurreko edizioa abenduaren 28an ospatuko da, ohiko neguko formatuan, Atarrabian. 30. edizioa -azkena-, 2025eko uztailaren 24tik 27ra egingo dute Lakuntzan, programazio bereziarekin. Zita bikoitzerako bono bereziak jarri dituzte salgai, 94 eurotan. Euskal preso, iheslari eta deportatuentzako "elkartasun forma berriei bide emateko" diote agur.