Hatortxu Rockeko 29.edizioan joko duten lehen 12 taldeak iragarri dituzte
Kultura
Irune Rejano Oyarzun
2024, eka. 26 - 12:06
Tatxers, Lendakaris Muertos, Roba Estesa, Sofokaos, Les Testarudes, Goxua’n Salsa, Apotheke, Toc, Arene 6, Kop, Su Ta Gar eta Unidad Alavesa egonen dira. Dagoeneko salgai jarri dituzte beste 2.000 bonu, 105 euroko prezioan. Era berean, Hatortxu 29rako sarrerak ere jarri dituzte eskura. 25 euroko prezioan lortu daitezke Atarrabiako azken zitarako txartelak.