Skip to main content

Heldu da eguna! 'Black is Beltza II: Ainhoa' filma estreinatuko dute gaur, belodromoan

Kultura

2022, ira. 23 - 10:09
Fermin Muguruzak Donostiako belodromoan egingo den emanaldi berezi batean aurkeztuko du  'Black is Beltza II: Ainhoa', zinemaldiko 70. edizioan. 80ko hamarkadara buelta eginez, Ainhoa, Manex eta Amandaren alaba, du filmak protagonista.

Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia) Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, iniziazio-bidaia bati ekiten dio Euskal Herrira abiatuz lehenbiziz, Manex aitaren lurraldea ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu.
Josuneren mutilaguna heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, honek erabakiko du Ainhoarekin batera bidaia jarraitzea eta honela murgiltzen dira Libano, Afganistan eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoko sareek trama politikoekin elkartzen diren mundu ilunean barneratuko dira.
Hego Euskal Herriko zinemetan hilaren 30etik aurrera gozatu ahalko da filmaz. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, berriz, azaroaren 16tik aurrera ikusi ahalko da. Galizian, Herrialde Katalanetan, Espainian eta Argentinan ere estreinatuko dute filma.
Hamaika Telebista