Hiru kontzertu eskainiz ospatuko du Kerobia taldeak bere 20. urteurrena
Kultura
2021, eka. 22 - 08:06
Kerobia taldeak 20 urte beteko ditu aurten eta urtemuga ospatzeko disko berezia kaleratu eta hiru kontzertu emango ditu. “Konstelazioak” biniloa kaleratu zuen taldeak duela hilabete batzuk eta azaroaren 20, 26 eta 27an izango dira emanaldiak, Galdakao, Iruña eta Azpeitian hurrenez hurren.